Denok dakizuen bezala, antzekotasunean eta trigonometrian behin eta berriz azaltzen ari zaizkigu angeluak. Horregatik, angeluak neurtzeko unitateak azalduko ditugu, bat baino gehiago daude eta.
- GRADU HIRUROGEITARRAK: Guretzat unitate hau da ezagunena, orain arte berarekin jardun garelako eta berarekin jardungo dugulako gehienetan.
- Unitate honetan angelu zuzenak 90º ditu.
- 1º = 60´eta 1´= 60´´ Horrexegatik deitzen da "gradu hirurogeitarra".
- Kalkulagailuan unitate hau ezartzeko shift, set up eta DEG aukeratu behar dugu. Hori ondo eginez gero, pantailaren goialdean D batez adierazita egongo da.
- GRADU EHUNDARRAK: Hau ere angeluak neurtzeko unitate bat da, baina, ez da horren ezaguna oso gutxitan erabiltzen delako. Guk ere ez dugu ia erabiliko.
Ezaugarriak:
- Unitate honetan angelu zuzenak 100º ditu.
- 1º = 100´eta 1´=100´´ Horrexegatik deitzen da "gradu ehundarra".
- Kalkulagailuan unitate hau ezartzeko shift, set up eta GRA aukeratu behar dugu. Hori ondo eginez gero, pantailaren goialdean G batez adierazita egongo da.
- RADIANAK: Angelu unitate hau zirkunferentzietan angeluak neurtzeko erabiltzen da. Guk noizbehinka ere erabiliko ditugu.
Ezaugarriak:
- 360º = 2 x pi x rad baita ere 180º = pi x rad (graduak "gradu hirurogeitarrean" daude)
- Kalkulagailuan unitate hau ezartzeko shift, set up eta RAD aukeratu behar dugu. Hori ondo eginez gero, pantailaren goialdean R batez adierazita egongo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario